Zinegoak jaialdiko bi film ikusi ahalko dira Lazkaon astean
Gaylesbitrans 18. Nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia herriz herri zabaltzen ari dira. Lazkaon gaur eta ostegunean egingo dituzte emanaldiak.
Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak presentzia izango du Lazkaoko Areria antzokian. Zinegoak jaialdiaren hedapena izango da. Gaur eta ostegunean 18:30ean emango dituzte filmak, sei titulu hauek: Leo y Alex en pleno siglo XXI, Mall, Karaoke, Panteres, Hands and Wings, All I need is a ball. Sarrerak lazkao.eus-en edo ordu erdi lehenago txarteldegian jarriko dituzte salgai.