Aberri Egunari begira, ikurrinak salduko dituzte
Euskal Herria Batera elkargoak apirilaren 4ko Aberri Egunean balkoietan eta leihoetan ikurrina jartzeko deia egin du. Lazkaoko plazan ikurrinak eta nafar banderak saltzeko postua jarriko dute: gaur eta bihar 18:00etatik 20:00etara, eta zapatuan eta igandean (12:00-14:00).