Martin Aramendi Ataungo alkateak sare sozial bidez jakinarazi duenez, asteleheneko Ataungo baheketan egindako 655 probetetatik COVID-19 positibo bakarra atzeman dute.
Eñaut Gereñu izango da Hotel Ordiziaren kudeatzailea. Hainbat erakunderen babesa jaso du proiektuak, gaurko irekiera ekitaldian. Publikoarentzat martxoaren 31tik aurrera egongo da zabalik.
Gutxieneko lan baldintzak berreskuratzeko garaia iritsi dela diote. Kutsaketak jokabidearen baitan daudela esan dute, eta ostalaritzan "ardura handiz" ari direla lanean
Irizar e-mobilityk Burgas Bus enpresari 44 autobus hornituko dizkio. Lehenengo autobusak irailean entregatzea aurreikusi dute.
Osasun Sailak beste 46 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Erdiak baino gehiago, Ordizian eta Beasainen daude. Beste bederatzi herritan ere atzeman dituzte positiboak.
Udalak herri barruko trafikoa arindu nahi du, zirkulazioa bi noranzkoetan jarrita. Igartza Oletako parkea ere berrituko dute. Lanek bost hilabete irautea espero da.
Aitak transmititu zion musikarekiko zaletasuna, Iñigo semeari pasa dio berak ere. Patxi Caballero akordeoia jotzen hasi zen umea zela, eta ia bizitza osoa eman du musikaz inguratuta.
Idiazabalgo Udalak datorren hilabeterako prestatutako kirol eta kultur eskaintza aurkeztu du. Gaur 'Lilaldi'-ko azken ekintza izango da: 'Askotariko ahotsak' dokumentala, 18:00etan
Koronabirusaren intzidentzia handia heda ez dadin, 19 eta 59 urte bitarteko lazkaotarrei PCR proba egingo diete. Kiroldegian da baheketa, gaur eta bihar, 15:00etatik 20:00etara.
Izen ematea irekita dago. Apirilaren 15ean hasiko dira, talde txikietan banatuta
Ostiralean Kantabriako unibertsitatean joko du eta igandean Instagram eta Facebook bidez aurkeztuko du.
Koronabirusa dela eta, Marlik taldekoek bertan behera utzi behar izan dute Segurako emanaldia. Baina Eneritz Furyak etorriko da, Physis vs Nomos taldearekin batera.
Espainiako Txapelketan parte hartu du Ordiziako Igeriketa Taldeko kideak, Euskal Selekzioak deituta. Denborak hobetzea lortu du.
Antzizar kiroldegiko kantxaren zorua berritu dute. BKLko jokalariek estreinatu dute dagoeneko, eta aldea nabaria dela diote. Klubetik eskerrak eman dizkiote udalari, «behar zen» aldaketa egiteagatik.
Festa Argixao egoitzan egin dute, normaltasunera itzuli direla ospatzeko, Larsabi artzain elkartearen eskutik. Gaur Urretxuko eguneko zentroan egingo dute