Ataungo baheketan positibo bakarra
Martin Aramendi Ataungo alkateak sare sozial bidez jakinarazi duenez, asteleheneko Ataungo baheketan egindako 655 probetetatik COVID-19 positibo bakarra atzeman dute.
Ataunen astelehenean egindako baheketan 655 PCR proba egin dituzte guztira, eta positibo kasu bakarra atzeman dute. Hala jakinarazi dio gaur Osasun Sailak Ataungo Udalari, eta honek zabaldu du albistea, sare sozialen bidez.
Martin Aramendi Ataungo alkateak ere, twitter bidez zabaldutako mezuan, kritiko agertu da egunotan Ataunen izan diren komunikabideen jarrerarekin. “Baheketarekin halako interesa erakutsi zuten hedabide horiei guztiei inporta ote zaie? Ez dirudi”.
Oraintxe jakin dugu Ataungo baheketaren emaitza ofiziala: 655 probatatik positibo 1 besterik ez. Baheketarekin halako interesa erakutsi zuten hedabide horiei guztiei inporta ote zaie? Ez dirudi. Astelehenaz geroztik dei bakarra jaso dugu emaitzaz galdetzeko, @goierriHitza rena.
— Martin Aramendi (@naparrene) March 25, 2021