Beste 46 kasurekin, goraka jarraitzen dute datuek
Osasun Sailak beste 46 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Erdiak baino gehiago, Ordizian eta Beasainen daude. Beste bederatzi herritan ere atzeman dituzte positiboak.
Atzo koska bat gora egin bazuten, gaur ere gora egin dute koronabirusaren datuek. Osasun Sailaren arabera, 46 positibo kasu berri agertu dira Goierrin azken orduetan.
Ordizian (14) eta Beasainen (11) daude kasu berri horietako gehienak, baina beste bederatzi herritan ere agertu dira positiboak: Legazpin (5), Zumarragan (4), Zaldibian (3), Mutiloan (3), Urretxun (2), Ataunen (1), Ormaiztegin (1), Seguran (1) eta Zegaman (1).
Eragin tasari dagokionean, 500eko mugaren gainetik daude Lazkao (1207,39), Beasain (805,93) eta Ordizia (844,09) herri handien artean; eta txikiagoetan Ataun (1774,47), Mutiloa (1568,63), Zegama (1314,92), Olaberria (981,46), Legorreta (872,48) eta Zaldibia (663,45).
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.654 COVID-19 positibo kasu izan dira.
Bestalde, Lazkaon baheketa egingo dute gaur eta bihar (15:00-20:00), Barandiaran kiroldegian. 19-59 urte bitarteko lazkaotarrak daude deituta. Txanda hartzeko, 943 80 55 60 telefono zenbakira deitu behar da.
03/24 | DENERA | ||||
Altzaga | 0 | 4 | |||
Arama | 0 | 18 | |||
Ataun | 1 | 166 (+1) | |||
Beasain | 11 | 1.303 (+11) | |||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 24 | |||
Gabiria | 0 | 12 | |||
Gaintza | 0 | 9 | |||
Idiazabal | 0 | 122 | |||
Itsasondo | 0 | 51 | |||
Lazkao | 0 | 416 | |||
Legazpi | 5 | 530 (+5) | |||
Legorreta | 0 | 140 | |||
Mutiloa | 3 | 15 (+3) | |||
Olaberria | 0 | 55 | |||
Ordizia | 14 | 1087 (+14) | |||
Ormaiztegi | 1 | 86 (+1) | |||
Segura | 1 | 160 (+1) | |||
Urretxu | 2 | 428 (+2) | |||
Zaldibia | 3 | 142 (+3) | |||
Zegama | 1 | 139 (+1) | |||
Zerain | 0 | 13 | |||
Zumarraga | 4 | 733 (+4) | |||
GOIERRI | 46 | 5.654 (+46) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/25)