Eneritz Furyak ariko da Seguran, Marlik taldearen ordez
Koronabirusa dela eta, Marlik taldekoek bertan behera utzi behar izan dute Segurako emanaldia. Baina Eneritz Furyak etorriko da, Physis vs Nomos taldearekin batera.
Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak kontzertu bikoitza antolatu du biharko, Segurako Botikaxahar aretoan. Azken orduko aldaketa bat izan du kartelak, baina kontzertua egin egingo da. Marlik taldekoek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, koronabirusa dela eta taldekideetako bat konfinatuta dago, eta “pena handiz” baina ezin izango dute biharko emanaldira etorri.
Antolatzaileek, ordea, luxuzko ordezkoa bilatu dute, Eneritz Furyak kantaria etorriko baita haien ordez. 18:00etan izango da emanaldia, eta jarraian, 19:30ean, Physis vs Nomos taldearena. Kontzertu bakarrerako (5 euro) nahiz bietarako (8 euro) sarrerak eros daitezke, ganbaran.norbait.dabil@gmail.com helbide elektronikoan izena emanda.