Euskal selekzioak deitu du Markel Iglesias
Espainiako Txapelketan parte hartu du Ordiziako Igeriketa Taldeko kideak, Euskal Selekzioak deituta. Denborak hobetzea lortu du.
Igeriketa egokituko Espainiako erkidegoen arteko txapelketa jokatu zen iragan asteburuan. Bertan izan zen Ordiziako igeriketa taldeko kidea den Markel Iglesias, Euskal Selekzioarekin parte hartu zuena. Lau frogatan igeri egiteko aukeratua izan zen goierritarra; estilo libreko luzera desberdinetako frogetan hain zuzen ere. Dominarik ez, baina lau frogetan denborak hobetzea lortu zuen.