Igartza-Oletan norabide bikoitza berreskuratzeko lanak hasita
Udalak herri barruko trafikoa arindu nahi du, zirkulazioa bi noranzkoetan jarrita. Igartza Oletako parkea ere berrituko dute. Lanek bost hilabete irautea espero da.
Igartza-Oleta kaleko lanak jada martxan daude. Duela aste batzuk prestaketa lanekin ziren eta egunotan hondeamakinak Dolarearen aldean jardun dira lanean. Lanak bistakoak dira, baina ez dute oztoporik eragin trafikoan eta oinezkoen joan-etorrian.
Lanak amaitutakoan Igartza-Oleta kalean autoek bi norabidetan zirkulatuko dute. Udalak dio neurri honekin herri barruko trafikoa arindu egingo dela. Gainera, Florentzio Axpe, Usategieta Igartza Oleta kaleen arteko bidegurutzea zabalduko dute, seguruagoa izan dadin. Espaloia eta bidegorria ez estutzeko, ibaiaren gainean metro bete inguruko erlaitz bat eraikiko dute. Igartza Oletako lanekin batera Dolarea parkea ere berrituko dute. Lanek bost hilabeteko iraupena izango dute.
Oposizioaren kritikak jasoditu proiektuak. EH Bilduren ustez «atzera pausoa da», eta ez ditu herritarren beharrak asetzen.