Migdalaren beherapen azoka bihar hasiko da
Migdalak antolatutako outlet azokak bihar zabalduko ditu ateak, igandera arte. Igartzako monumentu multzoan izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Emakumeentzako eta gizonentzako arropak eta osagarriak izango dira salgai. Antolatzaileek %80 arteko beherapenak izango direla aurreratu dute. Gonbidatuak ere izango direla esan dute.