Sevilla Goierriko 24. herria bilakatuko dute
Realeko autobusa Gipuzkoako herri guztietako banderak jasotzen dabil egunotan. Atzokoan, esaterako, Beasainen (irudian), Ordizian eta Idiazabalen izan ziren. Bildutako bandera guztiak Sevillara eramango dituzte, Kopako finalean gipuzkoar guztiak ordezkatuta egon daitezen. Trukean, Realak gurea dioen bandera txuri-urdina eman die udalei, balkoitik zintzilika dezaten.













