Manifestazio jendetsua Etengabeko Arreta Gunearen alde
Etengabeko Arreta Gunea asteaz 7 egunez eta egunean 24 orduz zabaldu dezatela aldarrikatu dute, bi herrietan barrena egindako manifestazioan.
Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen (EAG) aldeko plataformak deitua manifestazio jendetsua egin dute gaur. Eguerdian hasi da protesta, Areizaga-Kalebarren plazan, eta ondoren, bi herrietako kaleetan barrena egin dute manifestazioa.
Zumarragako EAG egunero eta eguneko 24 orduetan ireki dezatela aldarrikatu dute, beste behin. Koronabirusaren krisia iritsi berritan, iazko martxoan itxi zuen zentroa osasun sailak. Udazkenean atzera zabaldu zuten, baina ez pandemiaren aurreko baldintzetan.
Geroztik hainbat protesta ekintza egin dituzte, eta baita sinadura bilketa ere; orain arte 7.000 sinaduratik gora jaso dituzte.