Ordua aldatuko da goizaldean
Gaur gauetik aurrera, udako ordutegian sartuko gara. Goizaldeko 02:00etan, ordulariak ordubetez aurreratu eta 03:00ak izango dira.
Udaberria iritsi da dagoeneko, eta astebete eskasera, ordu aldaketa dator. Gaur gauean egin beharko da; goizaldeko 02:00etan ordubetez aurreratu behar dira ordulariak, eta 03:00ak izango dira. Hala, uda garaiko ordutegian sartuko gara bihartik.
Urtean bi aldiz aldatzen da ordua, udaberri-udako eta udazken-neguko solstizioen hasierarekin bat etorriz, martxoaren 28an eta urriaren 31n.
Europar Batasuneko herrialde guztietan egiten da ordu aldaketa hori, lan jarduna argi naturalaren arabera egokitzeko. Bihartik aurrera, egunak beranduago argituko du, baina ilunabarra ere beranduago etorriko da, arratsaldeetako argi orduak luzatuz.