Osinalde sariko bertsorik onenak
Gorka Pagonabarraga durangarrak irabazi du atzo Gabirian jokatutako 49. Osinalde Saria. Ikusleen gustukoena Ane Zuazubiskar izan da, eta bertsorik onena Urko Arregirena.
Lehiaketa izaerak eta formatu aldaketak ekarritako urduritasunak alde batera utzita, ale politak utzi zituzten atzo, Gabiriako 49. Osinalde Sarian parte hartutako sei bertsolariek.
Epaimahaikoak ematen duen sari nagusia Gorka Pagonabarragak irabazi du. Sorpresa izan zen askorentzat, ordezko moduan iritsi baitzen Gabiriako saiora. Publikoak emandako botoetan, berriz, Ane Zuazubiskar arrasatearra nagusitu zen. Biek ala biek ere saio ederra osatu zuten. Bertsorik onena, berriz, Urko Arregik zortziko txikian botatakoa izan da.
Hona hemen Gotzon Aranburuk egindako atzoko saioaren laburpena:













