Asier Alustiza irabazle Txoritegi elkartearen ehiza txapelketan
Segurako Txoritegi elkarteak ohiko ehiza txapelketa egin du asteburuan, Beunden.
Segurako Txoritegi elkarteak antolatuta, ehiza txapelketa egin dute asteburuan Beunden. Hamalau ehiztarik hartu dute parte eta Asier Alustiza izan da irabazlea sailkapen orokorrean. Berarentzat izan da txapela eta garaikurra. Bigarren postua Julen Orrigainentzat izan da, eta hirugarrena Joanes Telleriak lortu du. Horiek garaikurra eta txakurrentzako pentsu zakua jaso dute sari gisa. Beteranoen kategorian partaide bakarra aritu da eta Pako Muñoarentzat izan da txapela; Junior kategorian ere partaide bakarra izan da eta sailkapen orokorreko irabazlearentzat izan da kategoriako saria, Asier Alustizarentzat, alegia.
Larunbat goizean izan zen lehiaketa eta eguraldia lagun izan zuten ehiztariek. Guztira, 56 eper askatu zituzten, launa partaide bakoitzeko, eta 28 bota zituzten.