Ataunen bake epailea eta ordezkoa aukeratzeko deialdia egin dute
Udalak martxan jarri du herriko bake epaile titularra eta haren ordezkoa aukeratzeko prozesua. Lau urterako iraupena izango du izendapenak. Interesa duten herritarrek apirilaren 22rako eman behar dute izena, udaletxean, bulego ordutegian (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara). Ez da titulazio berezirik behar, baina lege-baldintza batzuk bete bai.