Olaberrian garapen proiektuen diru laguntzak eska daitezke
OLABERRIA // Nazioarteko lankidetzarako eta garapen bidean diren herrialdeetan proiektuak lantzeko diru laguntzak emango ditu Olaberriko Udalak, 25.183 euro denera. 2021eko deialdiko oinarriak eta baldintzak onartu ditu, eta irabazi asmorik gabeko erakundeek aurkez ditzakete eskariak. Apirilaren 23ra arte da aurkezteko epea. Lehentasuna Olaberrian ordezkaritza dutenek edo herritarrekin lotutakoek daukate.