Goierriko 13 herri daude 400eko mugaren gainetik
Osasun Sailak beste 64 kasuren berri eman du gaur; gehienak Beasainen, Legazpin, Zaldibian eta Ordizian daude. Goierriko 13 herrik gainditzen dute eragin tasaren 400eko langa.
Koronabirusak ez du atsedenik ematen. Gaur beste 64 kasu jakinarazi ditu Osasun Sailak Goierrin.
Beasainen (14), Legazpin (10), Zaldibian (9) eta Ordizian (8) agertu dira positibo berririk gehienak. Urretxun eta Zumarragan bosna dituzte, launa Lazkaon eta Zegaman, hiru Ormaiztegin, eta bana Ataunen eta Ezkio-Itsason.
Eragon tasei dagokionean, Zaldibiak ditu daturik okerrenak 4041,01eko tasarekin. 400eko mugaren oso goitik daude Zegama (1972,39), Ataun (1602,75), Mutiloa (1568,63), Olaberria (1417,67), Ordizia (1042,70), Ezkio-Itsaso (1104,10), Lazkao (958,81), Beasain (927,18), Ormaiztegi (862,07) eta Urretxu (673,60). Zumarragak (498,93) eta Legazpik (440,00) eta ere gainditzen dute muga hori.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.958 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/29 | DENERA | ||||
Altzaga | 0 | 4 | |||
Arama | 0 | 18 | |||
Ataun | 1 | 170 (+1) | |||
Beasain | 14 | 1.354 (+14) | |||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 30 (+1) | |||
Gabiria | 0 | 12 | |||
Gaintza | 0 | 9 | |||
Idiazabal | 0 | 125 | |||
Itsasondo | 0 | 51 | |||
Lazkao | 4 | 433 (+4) | |||
Legazpi | 10 | 555 (+10) | |||
Legorreta | 0 | 143 | |||
Mutiloa | 0 | 15 | |||
Olaberria | 0 | 60 | |||
Ordizia | 8 | 1127 (+8) | |||
Ormaiztegi | 3 | 94 (+3) | |||
Segura | 0 | 163 | |||
Urretxu | 5 | 465 (+5) | |||
Zaldibia | 9 | 207 (+9) | |||
Zegama | 4 | 155 (+4) | |||
Zerain | 0 | 13 | |||
Zumarraga | 5 | 755 (+5) | |||
GOIERRI | 64 | 5.958 (+64) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.