Legorretan ur hornidura sarea hobetzeko lanak hasi ditu Ur Kontsorzioak
Ur-hornidura sarea hobetzeko lanak egiten ari da Ur Kontsorzioa. Zehazki, gaur egungo sarea zatikatzeko lanak egingo dituzte eta helburua da sarearen kontrol handiagoa izatea. Ajoainen, Guadalupen eta San Migelen egingo dituzte lanak eta ura moztu behar duten kasuetan, aurrez abisatuko diete kaltetuei, portaletan kartela jarrita.