Zaldibian udaberriko irakurgaia zehaztu du Irakurle Taldeak
Birgit Vanderbekek idatzi eta Ainhoa Irazustabarrenak euskaratutako Muskuiluak afaltzeko liburua (Pasazaite, 2012) irakurriko dute Zaldibiako Irakurle Taldekoek udaberrian. Lehengo astean zehaztu zuten irakurgaia. Hari buruz solasaldia egiteko eguna, berriz, ekainaren 10ean izango da, 19:00etan, Olaldeko parkean. Vaderbekek Bachman saria irabazi zuen lan horrekin 1990ean.