Zazpi positibo atzeman dituzte San Juan egoitzan
SEGURA // Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken orduetan zazpi koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Segurako San Juan egoitzan. PCR proben mapeo prebentiboa egin dute eta hor atera dira positiboak. Txertoa jasota dutenez, ez dute inolako sintomarik. Halere, prebentzioz eta kutsatzeak saiheste aldera, Eibarko ospitaleko COVID-19 zentrora eraman dituzte egoiliar horiek.