Beste 11 positibo kasu atzeman dituzte Segurako San Joan egoitzan
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo iragarri zuen albistea. Bezperan beste 7 zazpi atzeman zituzten. Denek txertoa hartua dute eta ez dute sintomarik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo iragarri zuenez, Segurako San Joan adinekoen egoitzan azken orduetan egindakoa PCR probek beste 11 kasu positibo atzeman dituzte egoiliarren artean. Denek dute txertoa jasota eta ez dute sintomarik. Prebentzioz eta kutsatzeak saihesteko, Eibarko Ospitaleko COVID-19 erreferentzia zentrora eraman dira.
Bezperan, martxoaren 31n, beste 7 kasuren berri eman zuen, eta guztira 18 dira Eibarko erreferentzia zentrora eraman dituzten adinekoak.