Alex Aranburuk irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa
Astana taldeko Ezkioko txirrindularia bakarrik heldu da Sestaoko helmugara. Atzoko erlojupekoan bederatzigarren izan zen. Sailkapen nagusian bigarren postuan da.
Astana taldeko Alex Aranburu Ezkioko txirrindulariak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa. Bakarrik heldu da Sestaoko helmugara. Azkeneko mendateko jaitsieran ihes egin du Aranburuk eta Omar Fraile buruan zuen pelotoia 15 segundora iritsi da. Atzoko erlojupekoan bederatzigarrena izan zen.
Sailkapen nagusian bigarren da ezkiotarra, Roglicek liderrarengandik 5 segundora.