2021/4/6

Alex Aranburuk irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa

Astana taldeko Ezkioko txirrindularia bakarrik heldu da Sestaoko helmugara. Atzoko erlojupekoan bederatzigarren izan zen. Sailkapen nagusian bigarren postuan da.

Greba eguna eta kontzentrazioa egin dituzte Beasaingo kale garbitzaileek

Beasaingo kale garbitzaileek egun guztiko greba egin dute gaur eta Beasaingo plazan elkartu dira lan baldintza duinak aldarrikatzeko

Goierriko lau herri gehiago sartu dira eremu gorrian

Legazpi, Zumarraga, Ormaiztegi eta Segurak mugikortasuna mugatua izango dute gaurtik aurrera, zerrendan zeuden gainontzeko zazpi herriekin batera. Ataun eta Olaberria eremu gorritik atera dira.

Idiazabal Gazta berriaren ebakitze ekitaldia atzeratu egin dute Ordizian

Ordiziako Udalak jakinarazi berri duenez, "Ordizia eta oro har Goierriko datuen goranzko joera ikusita, Udalak, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiarekin, eta Idiazabal Jatorri Izendapenarekin erabaki da Idiazabal Gazta berriaren ebakitze ekitaldia atzeratzea". Bihar zen egitekoa, Oiangu baserrian.

Covid-19aren zabalpena eteteko ekintza-plana eskatu dio Zaldibiako Udalak Osasun Sailari

Zaldibiako Udalak, herriko egoerari buruzko kezka adierazteaz gain, eskaera zuzenak egin dizkio Gotzone Sagardui Osasun Sailburuari eta bere Sailari bidalitako gutunean

Goienizek 'Nueva orden' film mexikarra eskainiko du apirilaren 8an Beasainen

Usurbe Antzokian, asteburuan, Digimon Adventure: Last Evolution Kizuna eta  Nomadland filmak ikusteko aukera izango da.

Larriki gaixo dauden presoak etxeratzearen aldeko elkarretaratzea deitu Sarek Beasainen

Biharko Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, elkarretaratzea antolatu du bihar Sarek Beasaingo plaza azpian, 19:30ean, osasun eskubidearen alde eta larriki gaixo dauden presoak etxeratzea eskatzeko.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa