Asetzen ez duen puntua
Beasainek bigarren faseari berdinketarekin ekin dio. Luzapenean jaso zuen bigarren gola, beste behin.
Beasainek bina berdindu zuen bigarren faseko lehen jardunaldian, Baskoniaren aurka. Sari txikia da, hobeak izan baitziren. Bi bider jarri ziren aurretik, baina luzapenean gola jaso zuten eta ez zuten hirugarrena sartzeko tarterik izan.
Altairrek egin zuen lehen gola, buruz. Balerdik eskuin hegalik erdiraketa ezin hobea egin zuen eta gasteiztarrak ederki gurutzatu zuen baloia bere defendatzaileari aurrea hartuta. Halere, gutxi iraun zien pozak. Lau minutu geroago banakoa lortu baitzuten bizkaitarrek, penaltiz. Balerdi lurrera bota zen aurkarien jaurtiketa bat oztopatzeko eta baloiak eskuan jo zion. Atsedenaldira, ordea, aurretik iritsi ziren: Egurenek 43. minutuan kontrolik gabe zegoen baloi bat harrapatu zuen area barruan eta lehendabizikoan eman zion; erremateak lurrean zegoen atzelari baten gorputzean jo zuen eta noranzkoa aldatu zitzaion; baloiak barruan amaitu zuen azkenean. Arauzko denboran errentari eustea lortu zuten, estutasun handirik gabe. 90. minutuan, ordea, bigarren gola jaso zuten.
Azken bost minutuetan zazpi puntu galdu dituzte denboraldi osoa. 28 dituzte orain. Multzoko azkenak dira, baina ez dute jaisteko arriskurik. San Inazioren aurka jokatuko dute asteburu honetan, Gasteizen. Irabaziz gero, aurreratu egingo dituzte.
Sailkapena: | ||
---|---|---|
1 |
Deustu
|
37 |
2 |
Santutxu
|
32 |
3 |
Baskonia
|
31 |
4 |
San Inazio
|
30 |
5 |
Anaitasuna
|
30 |
6 |
Beasain
|
28 |