Asteburuak beste 107 kasu gehiago utzi ditu Goierrin
Osasun Sailak gaur eguneratu ditu azken hiru egunetako herrikako datuak. Goierrik 107 positibo gehiago atzeman dituzte, gehienak Legazpin, Zumarragan, Beasainen eta Urretxun.
Asteburuak beste 107 positibo utzi ditu Goierrin, Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenaren arabera.
Kasu berriei dagokionean, Legazpik izan du igoerarekin handiena, 26 positiborekin. Zumarragak 18 ditu, Beasainek 13 eta Urretxuk 10. Gainontzeko kasuak Zaldibian (6), Lazkaon (5), Itsasondon (4), Legorretan (4), Olaberrian (4), Ataunen (3), Zegaman (3), Gabirian (2), Ormaiztegin (2), Idiazabalen (1) eta Seguran (1) agertu dira.
Eragin tasari dagokionean, Zaldibiak jarraitzen du datu okerrenekin (4885,40). Zegama (1512,16), Segura (1435,09), Itsasondo (1373,63), Legazpi (1189,20), Lazkao (887,78), Gaintza (877,19), Urretxu (820,03), Zumarraga (794,22), Ezkio-Itsaso (788,64), Ormaiztegi (783,70), Gabiria (779,73), Olaberria (763,36), Beasain (741,74), Ordizia (724,93) eta Legorreta (604,03) ere 400eko langaren gainetik daude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.542 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/09 | 04/10 | 04/11 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 5 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 18 |
Ataun | 1 | 0 | 2 | 173 (+3) |
Beasain | 8 | 2 | 3 | 1.444 (+13) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 34 |
Gabiria | 0 | 0 | 2 | 16 (+2) |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 |
Idiazabal | 0 | 0 | 1 | 134 (+1) |
Itsasondo | 3 | 0 | 1 | 61 (+4) |
Lazkao | 2 | 2 | 1 | 479 (+5) |
Legazpi | 4 | 3 | 19 | 645 (+26) |
Legorreta | 1 | 1 | 2 | 152 (+4) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 15 |
Olaberria | 3 | 0 | 1 | 67 (+4) |
Ordizia | 3 | 1 | 1 | 1.192 (+5) |
Ormaiztegi | 1 | 0 | 1 | 101 (+2) |
Segura | 1 | 0 | 0 | 185 (+1) |
Urretxu | 2 | 3 | 5 | 516 (+10) |
Zaldibia | 3 | 1 | 2 | 279 (+6) |
Zegama | 1 | 1 | 1 | 174 (+3) |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 14 |
Zumarraga | 6 | 9 | 3 | 828 (+18) |
GOIERRI | 39 | 23 | 45 | 6.542 (+107) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.