Etxezarretak garaipenarekin debutatu du euskal selekzioan
Beasaindarrak Argentinaren aurkako zatia jokatu zuen. 1 eta 0 irabazi zuten, eta Basque Country International Cup txapelketa bereganatzeko balio izan zien
Ane Etxezarreta beasaindarrak euskal selekzioarekin debuta egin du asteburuan. Basque Country International Cup txapelketa jokatu zuen. Baita irabazi ere.
Euskal Herriaren, Argentinaren eta Venezuelaren arteko triangeluarra izan zen txapelketa, Zubietan, ateak itxita. Denek denen aurka jokatu zuten, 45 minutuko partidetan. Etxezarretak Argentinaren aurkako lehia jokatu zuen, osorik. 1 eta 0 irabazi zuten, eta txapela bereganatzeko balio izan zien.
TXAPELDUNAK! ❤️???#batzengaituelako pic.twitter.com/n6DizXrgcA
— Ane Etxezarreta (@anetxeza) April 11, 2021
Etxezarreta deialdian egon den goierritar bakarra izan da. txapelketa FIFAren egutegian izanik beste selekzioek ere partidak edota entrenamenduak dituztelako. Horixe da, adibidez, Espainiaren kasua, eta Irene Paredes legazpiarra han izan da.