Goierriko hamaika herri daude eremu gorrian
Itxiera perimetralarekin jarraituko dute Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Legorretak, Ordiziak, Urretxuk, Zaldibiak, Zegamak eta Zumarragak. Itsasondo eta Olaberria ere zerrenda horretan sartu dira; Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura berriz, atera. Gipuzkoako lurralde historikoak ere gainditu du 400eko muga.
Datuek goraka jarraitzen dute, eta ondorioz, baita itxiera perimetralek ere. Goierriko hamaika herri daude eremu gorrian, eta horrenbestez, ezin da haietatik sartu edota atera, azken dekretuak jasotzen dituen salbuespenetarako ez bada. Herri horietan, sarrera-irteerak mugatuta izateaz gainera, ezin izango da taberna barruetan kontsumitu, gosaltzeko eta bazkaltzeko garaian izan ezik.
Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Legorretak, Ordiziak, Urretxuk, Zaldibiak, Zegamak eta Zumarragak jarraitu egiten dute zerrenda horretan. Itsasondo eta Olaberria sartu egin dira; Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura berriz, atera. Bi herri horietan eragin-tasa 400etik gorakoa bada ere, azken astean 4 kasu baino gutxiago izan dituzte.
Gaur berritu du Osasun Sailak itxiera aplikatuko zaien herrien zerrenda, eta udalerriez gain, Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoak ere mugatuta egongo dira bihartik aurrera, eragin tasaren 400eko muga gainditu baitute.
Itxita dauden lurraldeak:
- Araba ………………….. 423,97
- Gipuzkoa …………….. 483,30
Itxita dauden 5.000 biztanletik gorako herriak:
- Beasain ………………… 741,74
- Lazkao …………………. 887,78
- Legazpi ………………… 1189,20
- Ordizia …………………. 724,93
- Urretxu ………………… 820,03
- Zumarraga ……………. 794,22
Itxita dauden 5.000 biztanletik beherako herriak:
- Itsasondo …………….. 1373,63
- Legorreta ……………… 604,03
- Olaberria ……………… 763,36
- Zaldibia ……………….. 4885,40
- Zegama ………………… 1512,16