Goierrin 59 kasu atzeman dituzte egun bakarrean
Osasun Sailaren arabera, atzotik 59 kasu gehiago agertu dira Goierrin. Legazpin, Beasainen eta Ataunen agertu dira positibo berririk gehienak.
Koronabirusaren datuek ez dute behera egiten Goierrin. Gaur beste 59 kasuren berri eman du Osasun Sailak, horietako gehienak Legazpin, Beasainen eta Ataunen.
Asteburuko datuen ildo beretik jarraitzen du positibo berrien kopuruak. Legazpik 12 kasu berri atzeman dituzte, eta hamarna Beasainen eta Ataunen. Gainontzeko kasuak Ordizian (6), Zaldibian (6), Zumarragan (6), Urretxun (4), Lazkaon (3), Itsasondon (1) eta Seguran (1) agertu dira.
Eragin tasari dagokionean, Zaldibiak jarraitzen du daturik okerrenekin (4644,15). Itsasondo (1510,99), Segura (1500,34), Zegama (1249,18), Legazpi (1189,20), Gaintza (877,19), Lazkao (870,03), Urretxu (805,39), Zumarraga (804,40), Gabiria (779,73), Olaberria (763,36), Ataun (744,13), Beasain (713,22), Ordizia (705,06), Ezkio-Itsaso (630,91), Legorreta (604,03) eta Ormaiztegi (548,59) ere 400eko langaren gainetik daude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.601 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/12 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 5 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 10 | 183 (+10) | ||
Beasain | 10 | 1.454 (+10) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 34 | ||
Gabiria | 0 | 16 | ||
Gaintza | 0 | 10 | ||
Idiazabal | 0 | 134 | ||
Itsasondo | 1 | 62 (+1) | ||
Lazkao | 3 | 482 (+3) | ||
Legazpi | 12 | 657 (+12) | ||
Legorreta | 0 | 152 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | ||
Olaberria | 0 | 67 | ||
Ordizia | 6 | 1.198 (+6) | ||
Ormaiztegi | 0 | 101 | ||
Segura | 1 | 186 (+1) | ||
Urretxu | 4 | 520 (+4) | ||
Zaldibia | 6 | 285 (+6) | ||
Zegama | 0 | 174 | ||
Zerain | 0 | 14 | ||
Zumarraga | 6 | 834 (+6) | ||
GOIERRI | 59 | 6.601 (+59) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/04/13)