Igartzako Emakumeen Saria jokatuko dute apirilaren 25ean, Beasainen
Kadete, junior, master, elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak lehiatuko dira Loinatz Txirrindulari Elkarteak aurrenekoz antolatu duen jardunaldian. Emakumezkoen Espainiako Koparako proba puntuagarria izango da.
Beasaingo Loinatz Txirrindulari Elkarteak urrats bat gehiago egin nahi du aurten: “Emakumezkoen kirolari eusteko asmoz, urteko emakumezkoen lasterketa garrantzitsuenetako bat antolatzera ausartu gara, Espainiako Txirrindularitza Federazioaren egutegiari dagokiona”. I. Igartza Sari Nagusia apirilaren 25ean jokatuko da. 09:00etan hasita, hiru mailatako hiru lasterketa jokatuko dira.
- Kadete mailako nesken lasterketa: Txirrindulariek 09:00etan hasiko dute ibilbidea eta 33,5 kilometro egin ondoren, 10:00ak aldera amaituko dute ibilbidea.
- Junior mailakoa proba 10:30ean jarriko da martxan eta 57 kilometro egin ondoren eguerdiko 12:00ak aldera bukatuko dute lasterketa. Gaztetxoez gain, 30, 40, 50 eta 60 masterrak izango dira.
- Elite eta 23 urtez azpikoen lasterketa, azkenik, 12:30ean hasiko da eta 80,5 kilometro egin ondoren 14:30ak aldera amaituko dute lasterketa.
SportPublic TVk zuzenean emango ditu, Streaming bidez, jubenilen, Master 30, 40, 50 eta 60ren proba osoa eta Elite eta Sub23ren azken 60 kilometroak. Kadete-lasterketari dagokionez, lasterketaren laburpena emango da.