Beasaingo Udalak zaborrontziak egoki erabiltzeko eskatu du
Aste Santuko opor egunetan ohi baino jende gehiago ibili da Sagastigutiko parkean eta zaborrontziek gainezka amaitu zuten. Eguraldi onarekin berriz gertatzeko arriskua areagotzen denez, udaletik arduraz jokatzeko eskatu dute. «Denon artean Beasain atseginago, bizigarriago, erosoago eta garbiago bat edukitzea lortuko dugu». Zaborrontziak astean bi bider husten dira.