CAFek Pariserako aldirietarako trenak ekoizteari ekingo dio
RATPek eta SNCFk behin betiko esleitu dio CAFen eta Bombardierren arteko kontsortzioari Pariserako aldirietarako trenak ekoizteko eskaria
CAF Pariseko RER B aldierietako linearako trenak ekoizten hasiko da. 146 trenetako eskaria da, 2.560 milioi eurotako balioarekin.
RATPek, Paristar Garraioen Operadore Autonomoak, eskaria otsailean esleitu zion CAFen eta Bombardierren arteko kontsortzioari. Kontua da, Alstrom konpainiak Bombardier erosi zuela adjudikazio prozesua amaitu berritan, eta akordioa apurtzeko imintzioa egin zuen, eskariari era errentagarria ezin ziola aurre egin argudiatuta. Azkenean, haustura ez da gauzatu. Operadoreak eta Frantziar Burdinbideen Sozietate Nazionalak, SNCFk, akordioa berretsi egin dute.
CAFentzat albiste ezin hobea da. Eskaria 2.560 milioikoa baita, bere egungo eskari zorroaren %10a baino gehiagokoa. Beste hainbat eskari ere abian ditu Frantzian. Adibidez, SNCFrentzat 28 tren ekoizteko eskaria jaso zuen duela bi urte, eta beste 75 gehitzeko aukera era badu.