Goierrin 56 kasu gehiago, gehienak Legazpin
Osasun Sailaren arabera 21 kasu gehiago agertu dira Legazpin. Goierrin 56 dira guztira, hamahiru herritan banatuta.
Goierri mailan datuek orokorrean behera egin badute ere, Legazpik izandako igoera handiak, 21 kasurekin, 56 kasutan mantendu du eskualde mailako kopurua.
Legazpikoez gain, beste hamabi herritan atzeman dituzte kasu berriak: Zumarragan (8), Beasainen (6), Idiazabalen (3), Zaldibian (3), Gabirian (2), Ordizian (2), Seguran (2), Urretxun (2), Zegaman (2), Itsasondon (1) eta Legorretan (1).
Eragin tasari dagokionean, Zaldibiak jarraitzen du daturik okerrenekin (4463,21). Itsasondo (1648,35), Segura (1565,56), Legazpi (1272,45), Zegama (1183,43), Gabiria (974,66), Gaintza (877,19), Lazkao (870,03), Gabiria (779,73), Zumarraga (773,85), Urretxu (761,46), Ataun (744,13), Beasain (713,22), Legorreta (671,14), Olaberria (654,31), Ordizia (635,55), Ezkio-Itsaso (630,91), Ormaiztegi (470,22) eta Idiazabal (462,18) ere 400eko langaren gainetik daude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.657 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/13 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 5 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 183 | ||
Beasain | 6 | 1.460 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 34 | ||
Gabiria | 2 | 18 (+2) | ||
Gaintza | 0 | 10 | ||
Idiazabal | 3 | 137 (+3) | ||
Itsasondo | 1 | 63 (+1) | ||
Lazkao | 3 | 485 (+3) | ||
Legazpi | 21 | 678 (+21) | ||
Legorreta | 1 | 153 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 15 | ||
Olaberria | 0 | 67 | ||
Ordizia | 2 | 1.200 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 101 | ||
Segura | 2 | 188 (+2) | ||
Urretxu | 2 | 522 (+2) | ||
Zaldibia | 3 | 288 (+3) | ||
Zegama | 2 | 176 (+2) | ||
Zerain | 0 | 14 | ||
Zumarraga | 8 | 842 (+8) | ||
GOIERRI | 56 | 6.657 (+56) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.