Karlos Argiñanok Espainiako Telebista Saria jaso du
Urte luzeetako profesionaltasuna, gastronomiaz kultura egitea eta bere umorea baloratu ditu epaimahaiak. Argiñano «harro» eta «eskertuta» agertu da. Aitortzak 30.000 euroko sari ekonomikoa du.
Karlos Argiñano beasaindarrak Espainiako Telebista Saria jaso du. Jose Manuel Rodriguez Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol ministroak sare sozialen bidez iragarri du berria. Urte luzeetako profesionaltasuna, gastronomiaz kultura egitea eta bere umorea baloratu ditu epaimahaiak. Argiñano «harro» eta «eskertuta» agertu da. Aitortzak 30.000 euroko sari ekonomikoa du.