Mari Kruz Apaolazak irabazi du martxoko asmakizunaren saria
Legazpiko Udalak 2021eko egutegiarekin martxan jarritako lehiaketa da.

Legazpiko Udalak herritarren artean banatutako 2021eko egutegiarekin batera martxan jarritako lehiaketak aurrera jarraitzen du, eta martxoko asmakizunak badu irabazlea: Mari Kruz Apaolaza Etxeberria. Koldobike Olabide alkateak eman dio saria, herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa bonua.
Udalak asmakizunez bete ditu urteko 12 hilabeteak, eta hileroko asmatzaileen artean 50 euroko erosketa bonuak zozkatzen ditu. Martxoko asmakizunak honela zioen: «Pipitaki papataki, nik badakit gauza bat: sasietan urratu ez eta uretan busti ez. Zer da?». Entzuna eguzkia zen.
Orain apirilari dagokion lehiaketa dago martxan, eta hauxe da hil honetako asmakizuna: «Zer dela eta zer dela, kenduaz hazi eta handitzen dena». Asmakizunari lagunduz, Urtatza-zaharreko parkean lanean ari den hondeamakina bat ikus daiteke.
Erantzunak udalaren webguneren bidez eman daitezke: legazpi.eus, bertan dagoen formularioa beteta. Erantzun zuzena ematen dutenen artean, herrian gastatzeko 50 euroko erosketa bonu bat zozkatuko du udalak.