‘Erradikalak ginen’ antzerkirako tokia aurrez hartu behar da Gabirian
Ane Labakak eta Bea Egizabalek Erradikalak ginen antzezlana egingo dute apirilaren 25ean, Gabirian.
Ane Labakak eta Bea Egizabalek Erradikalak ginen antzezlana egingo dute apirilaren 25ean, Gabirian. Elizako saloian da, eta edukiera 30 lagunera mugatuta dagoenez, bi saio egingo dituzte: 17:00etan eta 18:45ean. Tokia aurrez hartzeko aukera ireki du udalak, udaletxera deituta (943 88 07 34) edo idatzita (udala@gabiria.eus), zein ordu zehaztuta. 5 euro da.