Frontoiko kirolak egingo dituzte larunbatean Idiazabalen, DBHtik gorako gazteentzat
Idiazabalgo Udalaren Gaztetxoak kirolera egitasmoaren barruan, kirol modalitate ezberdinetan trebatzeko aukera izango dute DBHtik gorako gazteek. Larunbatean, frontoiko kirolak izango dituzte, Igarondo pilotalekuan, 10:00etan hasita. Maiatzaren 15ean, berriz, eskalada, eta ekainaren 12an BTT bizikleta saioa. Izena emateko 603 721 429 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar dute interesa dutenek.