Ezkioko autokarabanen parkinean izena emateko azken eguna
Autokarabanek eta karabanek herrian sortzen zituzten arazoei irtenbidea emateko, Ezkio-Itsasoko Udalak Santa Luziako zubi azpiko parkina erabiliko du ibilgailu horiek aparkatzeko eremu gisa. Gaur amaituko da bertan aparkatu ahal izateko izena emateko epea. Interesa dutenek udaletxeko idazkaritzan eman behar dute izena. Urteko eta ibilgailuko 50 euroko kuota ordainduko da.