Brinkola auzoa, igandeko 'Historias a Bocados' telebista saioan
Joseba Argiñano sukaldariak aurkezten duen programa 20:00etan botako dute.
Datorren igandean, apirilak 18, ETB-2k emititzen duen Historias a Bocados telebista saioak Legazpiko Brinkola izango du protagonistatzat, Joseba Argiñano sukaldariak aurkeztuta eta auzoko jendea ardatz hartuta. Programa 20:00etan emitituko dute.
Brinkolan, besteak beste, tren geltokian, Barrendiola urtegian, Guriditegi auzoan, Etxeaundi baserrian, Ogiaren txokoa museoan eta errotan izango da sukaldaria, Jesus Alonsok, Tibur Agirrek eta Tere Madinabeitiak gidatuta.