'Matriuska' antzerki lana egingo dute Ataunen igandean
Amancay Gaztañagak eta Iraia Eliasek Matriuska antzezlana Ataunen egingo dute. Emankizuna Herri Antzokian da, igandean 18:00etan.
Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga antzezleek Matriuska antzezlana taularatuko dute igandean Ataungo Herri Antzokian (19:00). 2020ko Poltsiko Sorkuntza Lehiaketa irabazitako obra da, eta etorkizun berri bat eraikitzean ardazten da gidoia, sinopsiak dioenez. «Emakumeek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa». Sarrerak Troskaetan, Martintxon, Urbietan, Sutegin eta Errotaundin daude salgai, 7 euroan