Xabi Mujika 'Smithy'-k irekiko du Itsasondoko kirol astea, 'Alpinismoa Goierriko bihotzean' hitzaldiarekin.
Ostegunerako, dokumental emanaldia antolatu dute. Ekintzetan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago.
Datorren astean, Kirol Astea egingo dute Itsasondon. Horren baitan, hainbat ekintza antolatu dituzte. Asteartean egingo dute horietako lehena, hain zuzen, Xabi Mujika Smithy-k, Aizkorriko kanaletan barrena egin dituen igoerak gerturatuko ditu, Alpinismoa Goierriko bihotzean hitzaldiarekin. Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek, astelehena 12:00ak baino lehen eman beharko dute izena, Itsasondoko Udalaren webgunean horretarako apropos jarri duten sarreraren bidez.
Kirol Asteak, dokumental emanaldi batekin segiko du ostegunean, hilak 22. Egun horretan, batetik, Emarri, emakumeen giza proba taldekoak izango dira protagonista, eta bestetik, Erraiak, irrintziaren inguruko dokumentala ikusi ahalko da, ekitaldian izango delarik, Ekain Martinez de Lizardui dokumentalaren egilea. Emanaldira joateko ere izena eman behar da, hilak 21, asteazkena, 12:00ak baino lehen, udalaren webgunean.
Bukatzeko, apirilaren 24rako, larunbaterako, txirrindu ibilaldia egitea zuten pentsatuta. Baina osasun krisia dela, Itsasondo eremu gorrian aurkitzen denez, partaideen segurtasunagatik bertan behera geratu da.