Idiazabalen 'Amaren intxaurrak' ikusteko ate irekiera 17:00etan izango da
Idiazabalgo Udalak Oinherri-rekin bat egin duela ospatzeko Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak ikuskizuna izango da ostiralean, Igarondo pilotalekuan. 17:30ean hasiko da ikuskizuna, eta 17:00etan izango da ate irekiera. Emanaldira joaterik ez dutenek sarrerak itzuli ditzakete gaur, udaletxeko arreta bulegoan , 08:30etik 14:30era. Itzulitako sarrerak badaude jakinaraziko du udalak.