Atzokoen aldean behera egin dute datuek, 36 kasurekin
Osasun Sailaren arabera beste 36 kasu atzeman dituzte Goierrun. Legazpik, Beasainek, Lazkaok eta Zumarragak dituzte positibo berri gehien.
Koska bat behera egin dute koronabirusaren datuek Goierrin, atzokoekin alderatuta. Osasun Sailak beste 36 kasuren berri eman du gaur. Hamasei herri daude, oraindik ere, eragin tasaren 400eko muga pasata.
Legazpi da, gaur ere, positibo berri gehien dituen herria, beste 13 kasurekin. Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan launa kasu dituzte, eta hiruna Ordizian ete Urretxun. Itsasondon bi gehiago daude, eta bana Legorretan, Olaberrian eta Zaldibian.
Eragin tasari dagokionean, hamasei herrik gainditzen dute 400eko langa. Itsasondok, Zaldibiak, Legazpik, Gabiriak, Altzagak, Ataunek eta Urretxuk dute tasarik altuena, denak ere, milatik gora baitaude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.972 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/20 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 8 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 18 | 0 | ||
Ataun | 0 | 185 | 1087,58 | ||
Beasain | 4 | 1.501 (+4) | 542,04 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 36 | 473,19 | ||
Gabiria | 0 | 22 | 1754,39 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 877,19 | ||
Idiazabal | 0 | 137 | 168,07 | ||
Itsasondo | 2 | 67 (+2) | 2197,80 | ||
Lazkao | 4 | 510 (+4) | 603,69 | ||
Legazpi | 13 | 762 (+13) | 1902,72 | ||
Legorreta | 1 | 159 (+1) | 805,37 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 1 | 69 (+1) | 763,36 | ||
Ordizia | 3 | 1.231 (+3) | 436,94 | ||
Ormaiztegi | 0 | 104 | 391,85 | ||
Segura | 0 | 187 | 260,93 | ||
Urretxu | 3 | 560 (+3) | 1010,40 | ||
Zaldibia | 1 | 292 (+1) | 1930,04 | ||
Zegama | 0 | 176 | 460,22 | ||
Zerain | 0 | 13 | 364,96 | ||
Zumarraga | 4 | 910 (+4) | 906,22 | ||
GOIERRI | 36 | 6.972 (+36) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-04-20)