Edukiontziak erretzea «irmo salatu» dute
Larunbatean atxilotutako eta identifikatutako gazte eta gurasoen esanetan, «herriko zenbait lekutan edukiontziak sutan ageri diren irudiekin esnatu gara [atzo]. Zentzugabekeria honen aurrean, ekintzaileak nor edo nortzuk diren jakin gabe, irmo salatu nahi dugu gertakaria». Horrelako ekintzek «inori mesederik» ez diela egiten diote, «are gutxiago gazteei eurei».