Ataunen Euskaldunako Adierazpena babestu dute bi alderdiek
Ataungo Udala osatzen duten bi alderdiek presoen eskubideei buruzko Euskaldunako Adierazpena sinatu dute, udalak ostiralean jakinarazi zuenez. Abenduan EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemosek eta 11 sindikatuk eta lan-elkartek Bilbon adostutako eskakizunekin bat egin dute horrela Ataungo bi taldeek. Presoen auzia konpontzeko dei egin dute.