Antton Telleriak Legorretan 'Nekatutak' bakarrizketa saioa egingo du
Igandean, apirilaren 25ean, Herri Antzokian, 18:00etan izango da. Sarrerak hartu behar dira.
Antton Telleriak, Nekatutak izenburua duen bakarrizketa saioa egingo Legorretan apirilaren 25ean, igandean, Herri Antzokian, 18:00etan hasita.
COVID-19a dela eta, ikusle kopurua 69 pertsonetara mugatua dago. Ikuskizunean parte hartzeko izena udal liburutegira deituta (943 08 50 50), epostaz (kultura@legorreta.eus), liburutegira bertara joanez edo 747 428 260 telefono mugikorrera deituz eman daiteke. Sarrerak 5 euro balio du eta Covid protokoloa arintzeko aurrez ordaintzea komeni da. Ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago zabalduko dituzte Herri Antzokiko ateak.