Ordiziako udaleku irekietan parte hartzeko izen emate epea zabalik
2010 eta 2016 urte bitartean jaiotako haurrentzat dago zuzenduta. Ekainaren 21etik uztailaren 16ra artean izango dira. Ordiziako Udalaren webgunean sartuta bete daiteke eskaera orria
Aurtengo udan, Ordiziako udaleku irekiak eskainiko dira, 2010 eta 2016 urte bitartean jaiotako haurrentzat, ekainaren 21etik uztailaren 16ra bitartean. Astelehenetik ostiralera eskainiko da zerbitzua, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Izen emate epea zabalik dago jada, eta apirilaren 30era egongo da horretarako aukera. Kontutan eduki behar da, plaza mugatuak izango direla, beraz, dauden plazak baino jende gehiagok izena ematen badu, zozketa egingo da. Haur zerrenda osatzeko lehentasuna izango dute ondorengoek: egoera zaurgarrian dauden familiek; guraso bakarreko familiek; eta bi gurasoak edo tutoreak lanean dituzten familiek.
Prezioari dagokionez, 85 eurokoa izango da arrunta, anai-arreba gehiago izanez gero matrikulatuta 75 euro bigarrenetik aurrera. DBE edota bestelako gizarte laguntzak jasotzen dituztenentzako prezioa 18 eurokoa izango da.
Izen-ematea
Parte hartu nahi dutenek, www.ordizia.eus webguneko, Udal Tramiteak atalean, Herritarren atarian sartuta bete dezakete eskaera orokorra.
Eskuorria bete, eta Ordiziako Udaleko arreta bulegoan (08:00-13:30), edo Gazteria bulegoan (astearte eta ostegunetan, 16:00-18:00) utzi behar da.
Plaza lortu dutenen zerrenda maiatzaren 10eko astean argitaratuko da Ordiziako Udalaren webgunean. Behin betiko izen-ematea maiatzaren 17tik 26ra egingo da (plaza lortu dutenei aurkeztu beharreko dokumentazioa bidaliko zaie).