Zaldibian poliziaren «kontrol soziala» gaitzetsi dute gazteek
Zaldibiako Gazte Asanbladak deituta protesta egin dute, segurtasunaren izenean «errepresio poliziala» egiten ari direla salatzeko.
Zaldibiako Gazte Asanbladak deituta, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin zuten igandean herriko plazan, Indar errepresiboak burgesiaren morroi pankartarekin. Gazteek salatu dute azken asteetan «errepresio poliziala» jasan dutela Zaldibian, eta larunbatean bost gazte identifikatu zituztela. «Argi daukagu ez dela segurtasuna, kontrol soziala baizik», diote.