Goierrik zazpi mila kasuko muga gainditu du
Osasun krisia hasi zeneteik 7.010 positibo atzeman dituzte Goierrin. Gaur beste 38 kasuren berri eman du Osasun Sailak, gehienak, Legazpin eta Zumarragan.
Duela hamahiru hilabete koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik, 7.010 positibo atzeman dituzte Goierrin. Gaur pasa du zazpi milako muga hori, eskualdean beste 38 kasu agertu eta gero.
Legazpik (14) eta Zumarragak (10) dituzte kasu berri gehienak. Haien atzetik daude Urretxu (5), Lazkao (3), Ordizia (3), Zaldibia (2) eta Legorreta (1). Gainontzeko herrietan ez da positibo berririk agertu.
Eragin tasari dagokionean, hamasei herrik gainditzen dute 400eko langa. Itsasondok, Zaldibiak, Legazpik, Gabiriak, Altzagak, Ataunek eta Urretxuk dute tasarik altuena, denak ere, milatik gora baitaude. Ordizia eta Zegama berriz, 400eko mugatik jaitsi dira.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.010 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/21 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 8 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 18 | 0 | ||
Ataun | 0 | 185 | 1087,58 | ||
Beasain | 0 | 1.501 | 506,38 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 36 | 473,19 | ||
Gabiria | 0 | 22 | 1559,45 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 877,19 | ||
Idiazabal | 0 | 137 | 168,07 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 2060,44 | ||
Lazkao | 3 | 513 (+3) | 639,20 | ||
Legazpi | 14 | 776 (+14) | 1950,29 | ||
Legorreta | 1 | 160 (+1) | 872,48 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 69 | 763,36 | ||
Ordizia | 3 | 1.234 (+3) | 397,22 | ||
Ormaiztegi | 0 | 104 | 391,85 | ||
Segura | 0 | 187 | 260,93 | ||
Urretxu | 5 | 565 (+5) | 1054,33 | ||
Zaldibia | 2 | 294 (+2) | 1930,04 | ||
Zegama | 0 | 176 | 328,73 | ||
Zerain | 0 | 13 | 364,96 | ||
Zumarraga | 10 | 920 (+10) | 997,86 | ||
GOIERRI | 38 | 7.010 (+38) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-04-22)