Lore azoka egingo dute igandean Urretxun
Igandean Urretxuko lore eta landare azokaren 15. edizioa egingo dute. Azoka Gernikako Arbola plazan izango da, 10:00etatik 14:00etara.
Urretxuko Udalak urteko sasoi honetan antolatzen du beti lore azoka, landatzeko garaia baita. Aurten, zazpi postu egongo dira. Zaldibiako Azanza mintegiak loreak, landareak eta barazki landareak jarriko ditu salgai. Ez da goierritar bakarra izango: Aramako Urretabizkaia mintegiak loreak eta landareak ekarriko ditu Urretxura.
Lasarte-Oriako Rosa Maria Estebanek, berriz, landareak, hazi jangarriak eta hazi zakutxoak ekarriko ditu. Usurbilgo Urtinea lorategikoek loreak eta landareak salduko dituzte. Azkenik, Iurretako Ortuberri mintegikoek landare, lore eta zuhaixkak salduko dituzte, Errenteriako Islayakoek kaktusak eta landare zukutsuak eta Oiartzungo Zunoyar mintegikoek lore apaingarriak.
Loreekin jarraituz, ekainaren 14tik 25era Urretxuko eta Zumarragako udalek lore sariketa egingo dute.