Olaberria, Ordizia eta Zumarraga datorren astean hasiko dira Herriartekoan
Pala eta paleta gomaz maiatzaren 2ko asteburuan ekingo diote lehiaketari. Ataun, eskuan, maiatzaren 16an hasiko da Adunan. Pilotari taldeak prest dituzte lau herriek, harrobiaren erakusle
Iazko hutsunearen ondotik, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan egin dituzte 2021eko zozketak. Hiru modalitatetan, Goierriko lau udalerrik jokatuko dute. Palan, Olaberriak eta Ordiziak eutsi diote taldeari, Lazkaok ez. Paleta gomaz herri gehien hor dago Zumarraga aterako da; eta esku huska bakarra Ataun izango da.
Palakoa pala motza eta paleta larruz, maiatzaren 2ko asteburuan hasiko da. Ordiziak Donostia hartuko du Beti-Alain, eta Olaberriak Oiartzunen jokatuko du. Olaberria txapela defenditzen ariko da, 2019an azkena irabazi baitzuen. Final-laurdenetan Oiartzun, eta pasatuz gero Errenteria, aurkari oso gogorrak ditu. Gari Arrietaren azken txapelketa izango da.
Goman, Zumarragari zozketaz final hamaseirenetan hastea egokitu zaio. Soraluzen hasiko dira, maiatzaren 2ko asteburuan, eta 9koan Belokin itzulera. Aldiko hiru partida dira goman: banaka kantxa osoan, banaka 7aren barruan, eta binaka.
Ataun maiatzaren erdian sartuko da. Harrobi oparoa aurkeztuko du, batik bat kadeteetan. Aduna du aurreneko koska; pasaz gero, Alegia edo Zestoa.